miércoles, 22 de marzo de 2017

ARGAZKIEN KONPARAKETA

KONPARAKETA 1




Aukeratu genituen argazkiak gure buruan ditugun haurtzaroaren kontzeptuaren ideiak (argazkiak/irudiak) izan ziren. Hau da, haurtzaroan pentsatzen dugunean etapa zoriontsu eta alaia datorkigu burura. Hau dela eta, klasean aurkeztu ziren argazki gehienetan umeak irrifarretsu agertzen ziren. Hala ere, hau ez da haur guztien egoera, 3.munduko herrialdetan eta pobrezia nabaria den lekuetan haurrak ez direlako egoera haietan hezitzen. Beraz, esan dezakegu aukeratu genituen argazkiak ekonomikoki ondo dabilen familia baten haurren heziketa errepresentatzen zutela. Beste ume batzuek, ordea, ez dituzte aukera horiek; oso arin hazi behar direlako egoera zailei aurre egin behar dietelako. Hau dela eta ezin dute bizi haien haurtzaroa. Horregatik aukeratu ditut argazki hauek, konparaketa argi eta ona dela uste dudalako. 

Honetaz gain, gehitu behar dut heziketa on bat izatea eskubide bat dela, eta hau ez da betetzen, hainbat lekuetan ez dagoelako ikastolara joateko aukera ezinbesteko lehentasunetarako (jateko, edateko, janzteko....) dirurik ere ez dutelako. Beraz, hau aldatu beharreko egoera da hezkuntza on bat izatea bizitzarko gakoa delako; pertsonaren formakuntza integrala sustatzea nahitaezkoa delako. Beraz, hezkuntzan inbertitzea oinarrizkoa dela uste dut, eta umeak apaltasunean eta errespetuan hezitzea. Nire iritziz lotsagarria da, gehiegi daukatenak gehiago nahi dutelako, eta bitartean beste batzuek janaririk jateko ez daukate. Behar duguna baino gehiago izatera ohituta gaude eta minimalistagoak izaten ikasi behar dugula uste dut. Beraz, betidanik gertatu den arazoa izan da diruaren banaketa injustua; eta arazo horri aurre egiteko konponbiderik ez dagoela uste dut, batzuen zuhurkeria eta berekoikeriagatik. Hala ere, kondizio egokietan bizitzeko aukera izan beharko genuke guztiok.

KONPARAKETA 2 


Hezkuntza arloari jarraipena emanez, Finlandiako hezkuntza sistema aipa beharrekoa da, hoberena dena egiaztatuta dago eta. Hemen daukagun hezkuntzan oraindik ere hobekuntza eta aldaketak beharrezkoak dira, eta Finlandiako hezkuntza sistema alderdi askotan eredutzat hartu dezakegu.

Han, Lehen Hezkuntza 7 urte betetzerakoan hasten da, hemen, ordea, 6 urterekin. Haur Hezkuntza ez dago ikastetxeetan, baina haurtzaindegiak, homeschooling, zaintzaileak...dituzte. Honetaz gain, Gobernuak diru-laguntzak eskeintzen dizkie familiak irabazten duenaren arabera. Klaseak eguerdia heldu arte dira, gero eskolaz kanpoko jarduerak dituzte. Alderdi ezinbesteko bat hauxe da: zuzendariak formakuntza espezializatu bat daukate, erabatekoa. Hemen, edozein irakasle nahiz eta bere borondatez kontrakoa izan, zuzendaritza-taldean parte hartzera behartuta egon daiteke. Gainera, zuzendariak dira kurtsoko irakasleria aukeratzen dutenak, eta bere lana desegokia izateko kasuan, kaleratua izan daiteke. Hau da, prestakuntza zorrotza eta oposizioa beharrezkoak dira lanpostua izateko; elkarrizketa pertsonal batez gain. Irakasleak, talde berarekin mantentzen dira lehenengo mailatik seigarren mailara, horrela ikasle bakoitza hobeto ezagutzeko aukera daukate. Hala ere, ez dakit abantaila den, askotan irakasle eta ikasleen arteko harremana "txarra" izan daiteke, eta berarekin denbora gehiago egotera behartuta egongo litzateke. Hemen eta han eskola publikoa dohainik da, baina ezberdintasuna material ordainketa da; han ez delako ordaintzen. Honetaz aparte, Finlandian 5.mailararte (11 urte) ez dituzte kalifikazioak jartzen txostenetan. Irakasleek ikaslean ikusten dutena azaltzenn dute; hemen ordea, oso ongi, gutxi, nahiko...jartzen zaie ikasleei; lehiakortasuna sustatuz eta haien autoestima kaltetuz. Azkenik, hau ezinbestekoa da aipatzea: bertan hezkuntza estatuaren zerbitzuan dago ez gobernuarenean. Horregatik, hezkuntza lege bat dute 1998tik. Hemen, gobernua aldatzen den bakoitzean (PP,PSOE...) legea aldatzen dute, baita hezkuntza programazioak.


Laburbilduz, bata bestearekin konparatuz, ezberdintasun handiak daudela esan dezakegu. Guzti honek, hemengo hezkuntza sistemari buruz hausnartzea eragiten dit, eta oraindik ere gure gauregunean hobekuntza asko egin behar direla nabaria da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario