TXANGOAK
Txangoak ahaztezinak dira, Lurraskara zein Baratzera egin genituenak. Bertan egun batzuk egoten ginen guztiok batera momentu ikaragarriak bizitzen. Aktibitate desberdinak egiten genituen (erroskillak egiten ikasi, hainbat animali ezagutu...). Autonomoagoak izaten ikasi genuen, etxetik kanpo lo egiten genuelako eta gurasoengandik ere egun batzuk urruntzen ginelako.
Beste hainbat txango egin genituen eskola egunetan zehar, bai leku eta gauza berriak ezagutzeko bai disfrutatzeko. Elkarbizitzen ikasi genuen, hau da, sozietatean bizi gara, komunitatean. Hau dela eta, garrantzitsua da besteekin harremanetan jartzea eta gure kideekin lan egiten jakitea. Kolaborazioa niretzat funtzesko baloreetako bat da, gure inguruko pertsonei laguntza eskatzea edo eskeintzea beharrezkoa da; eta elkarlaguntza eta talde lana sustatzeari garrantzia eman behar zaio, eskolatik hasita. Honetaz gain, esperientza haietatik momentu zoragarriak eramaten dira eta iraganera begiratuz gogoratzen diren irrifarre horiek oroimenean geratuko dira betiko.
MENDI TALDEA
Eskolan mendi talde bat sortu zen eta bertan parte hartu genuen naturarekin bat egiteko eta leku ederrak ezagutzeko. Hainbat mendi eta leku zoragarritik ibili ginen, Bizkaiko bazter harrigarriak ezagutuz. Gurasoen elkarteak antolatzen zituen txango hauek, asteburuetan joateko ibilbide desberdinak egitera. Adin ezberdineko jendearekin elkarbizitzen ikasi genuen, harreman ezberdinak sortuz. Gurasoak eskolako dinamikan parte hartzeko gogoa zutelaren adibide ona izan zen.
INAUTERIAK
MUSIKA ETA DANTZA
Musika eta dantza ez zen falta ospakizun egunetan. Nik txikitatik jotzen nuen panderoa eta urtero trikitilariekin ateratzen ginen kalejira egitera. Musikak alaitasuna ekartzen zuen egun haietan eta urtero barre egiten genuen jaia horiek ospatzerakoan. Kurtso bakoitzeko ikasleak ere dantzaren bat prestatzen zuten, eta bostgarren eta seigarren mailakoek euskal dantzak ere dantzatzen zitutuzten, kurtso haietan euskal dantzak erakusten zizkigutelako eta urte osoa egoten ginen kurtsoko azken eguneko dantza prestatzen. Eskolako egun haietan lagunekin eta besteekin bizitako esperientziak dira oroimenean dirautenak, beti alaitasunarekin gogoratutakoak.
Hau guztia kontuan izanda, esan dezaket irakasleak guri eskainitako irakasgai, balore, errespetu, konfiantza...gure bizitza markatu dutela. Hau dela eta, etorkizunean guk izandako ikasleak motibatzen jakitea, haien konfiantza sustatzea, eta haien ongizatea bermatzea nire funtzesko lehentasuna bilakatuko direla esan dezaket. Irakasleak pertsonak hezitzeaz arduratzen direnak dira, horregatik, ezinbestekoa da formakuntza integrala eskaintzea, adoktrinamendurik gabe. Ikasleen beharretara egokitzea ere garrantzi handikoa dela uste dut, baita ikasle bakoitzak dituen gaitasun eta zailtasunei arreta jartzea ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario